EEIKO, Espezie Exotiko Inbaditzaileen Kontrolerako eta EEI-en aipamen berriei alta emateko aplikazio multiplataforma, Basoinsa -k eta Geograma -k garatua

Aipamen berria

Azalpen bideoa ikusi

Zer dira espezie exotiko inbaditzaileak (EEI)

42/2007 Legeak, abenduaren 13koak, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoak, honela definitzen du EEI bat: "ekosistema edo habitat natural edo erdinatural batean sartu edo finkatzen den espeziea, bertako dibertsitate biologikoarentzat aldaketa-agentea eta mehatxua dena, bai haren jokabide inbaditzaileagatik, edota kutsaketa genetiko arriskuagatik". Gaur egun Espezie exotiko inbaditzaileak dira munduko biodibertsitate galeraren bost eragile zuzen nagusienetakoak, habitaten suntsitze eta eraldatzearekin, aldaketa klimatikoarekin, ekosistemen kutsadurarekin eta gehiegizko ustiapenarekin batera .

EEIKO

Hiritarren ekarpenei esker elikatutako (ikusi aipamen berrien) eta teknikari adituek balioztatutako plataforma honek, EEI-en banaketaren ikuspegi globala izateko balio du, administrazioek edota EEI-en aurkako ekintzen bultzatzaileek informazio zehatzagoa eskura izan dezaten, kudeatzeko lanabesak antolatze aldera. Hurrengo ESTEKAN sartu diren espezie hauetako batzuen deskribapena agertzen da.

Ekintzak

Hori dela eta, ugariak dira bioaniztasunaren babeserako EEI-en aurka borrokatzeko dauden legegintzako esparruak eta estrategiak, Europar Batasunetik, espainiar gobernutik edo autonomia elkarteetatik bultzatuak .

EEIKOra sarbidea

Webguneak eremu pribatu bat du, non “Kudeatzailearen sarrera” botoian klikatuz sar daitekeen, ekintzen sustatzaile diren agenteentzat, aurrera eramandako neurrien jarraipena egin ahal izateko, eta neurri horien ondorioz errendimendu ekonomikoa eta natura arloko emaitzen datuak bildu ahal izateko. Gainera, ezagutzaren elkartrukerako foroa ere bada .

EEI-en banaketa mapa

Mapa hau erabiltzaileen ekarpenei esker elikatzen da, eta ondorioz, lurralde kudeatzaileek edo erakundeek ekintza neurriak diseinatu ditzakete. Klikatu mapan erabiltzaile bezala AIPAMEN BERRIAn eta ikusi alta emandako espezieak, bi kategoriatan sailkatuak: A, aloktono eraldatzaileak; B, aloktono inbaditzaileak.

Albisteak

  • 2014-06-26 06:36:04

Una de las acciones que la UE ha puesto en marcha sobre EEI es DAISIE (Delivering Alien Invasive Species Inventories for Europe), dirigido a la identificación e inventariado

  • 2014-11-12 17:06:08

Publicado el nuevo reglamento europeo sobre la prevención y la gestión de la introducción y propagación de especies exóticas invasoras

  • 2015-01-15 13:40:55

Desde este enlace se puede acceder a las fichas de flora exótica invasora del MAGRAMA. Aparece una ficha descriptiva para cada especie con las principales características de cada una.

  • 2017-01-23 12:16:17

Through its SME Instrument, which is part of the Horizon 2020 programme, the EC has approved the EEIKO project known as WILDTHING for the control of invasives. The SME Instrument is aimed at innovative SMEs showing a very strong growth potential and capacity to internationalize. The selection for appropriate candidates is carried out by a group of European experts. In the last year 1,912 projects have been submitted of which 9.5% have been successful. Since 2014, 156 SMEs have submitted project proposals in the Basque Country, and 32 have been approved. Basoinsa is now one of these. The European Union supports EEIKO, a tool for citizen participation, early detection and management of invasives and believes in its international commercialization. This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement No 743453.

Copyrights © 2014 & All Rights Reserved by EEIKO